XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Monzon antzerki saria zela eta, nori eman trenkatzeko, Baionan elgarretaratu ginen eta segidan ados jarri ZORTZI EHUN AHARI zela eskuan ginaukan antzerkirik hoberena.

Erabaki hori hartu ondoan, afari xume bat eginik, tira-ahala Miarritzera joan ginen, hain xuxen, antzerki bat ikustera.

Gibelerakoan, antzerkiaren mamiaz solastatu ginen, luzaz.

Berextean, hitzeman genuen elgar maizago ikusi behar genuela.

Beti horrela erraiten dugu... eta gero!!!

Baigorrin, Nafarroaren Eguna ospatzen ari ginela jakin nuen berri hitsa.

Ordukotz sartua zinen, Manex, betiereko eguzkian.

Erraiten ahal nuke, metaforoetan jauztikatuz, 1984eko apirilaren 29an, izar bat itzali zitzaigula.

Baina lurtiar geldituko naiz eta gizaki bezala hauxe aitortuko dut:

Euskadik bere seme hoberenetako bat galdu duela, Eliza Katolikoak Aita paregabe ildo urratzaile bat, eta guk denek, bizian arrado diren, egiazko anaia bat!

Ibarla Pekotxeko harriak bizi diren bezala... arima bat badutelakotz zu Manex, gure gogo-bihotzetan atxikitzen zaitugu zutik; bizi gareno, ederresmendurekin preziatuko baititugu zure bizitza pilpirak!